'Barretegia' umorezko bakarrizketa saioa izango da hilaren 26an

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko otsailaren 23a

Ostegunean (otsailak 26) stand-up probalekuaren beste saio bat egingo dute Kultur Elkartean. Hamargarren probalekua izango da hilaren 26koa. 

Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sei umorista ariko dira oholtza gainean, euren bakarrizketak publiko aurrean probatu ahal izateko: Antonio Iriarte, Jokin Anso, Ander Malbadi, Ane Arrugaeta, Manex Astigarraga eta Asier K.

Sarrerak Internet bidez eros daitezke, bost euroan, labur.eus/barretegiadeba10 estekan. Sarrerak aurrez agortzen ez badira, egunean bertan ere jarriko dituzte salgai.

Hamargarren probalekua

2024ko ekitaldiek izan zuten harrera ona ikusita, iaz euskarazko umorea sustatzeko saioen dinamikari eutsi zion Kultur Elkarteak, eta aurten bide beretik jarraituko du. Hamargarren probalekua izango da hilaren 26koa. Hori bai, lehen aldiz egingo dute ostegun batean.