Kimaketa lanak egiten ari dira egunotan

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko otsailaren 26a

Zumardian N-634 errepidearen ondoan dauden zuhaitzak kimatzen ari dira egun hauetan, eguraldia lagun. Debako Udalak ohartarazi bezala, herenegun ekin zieten kimatze lanei eta, ondorioz, tarteka trafikoa mozten dihardute beharginek. Aurreikuspenen arabera, gaur (otsailak 26) amaituko dituzte lanak.