uzt 19 Debabarrena
Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Bergarako Alkateen Mugimenduaren 50. urtemuga gogoratzeko ekitaldi instituzionala egin dute gaur goizean Bergaran eta Euskal Herri osoko 180 herritako alkate eta udal ordezkariek parte hartu dute. Tartean izan dira Soraluzeko, Elgoibarko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko alkateak eta udal ordezkariak ere. Argazkiak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Goiena.
uzt 15 Debabarrena
Debabarrenako Mankomunitateak eskualdean jasotako hondakin organikoen laginak aztertu ditu Epelen eginiko karakterizazioan, eta emaitzen balorazio "positiboa" egin du. Eibarren, Elgoibarren, Deban eta Mutrikun aztertutako laginek %96,76 eta %98,84 arteko frakzio konpostagarria erakusten dute.