Ohiko osoko bilkura egingo du bihar Debako Udalak

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko martxoaren 25a

19:00etan hasiko da bilkura, udaletxeko pleno aretoan. Hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide.

Debako Udalak jakinarazi duenez, honakoa da batzarrean eztabaidatuko duten gai zerrenda:

  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • Onartzea, hala badagokio, herriko gune arautuetan ibilgailuak aparkatzean jabego publikoa erabili edo aprobetxatzeari buruzko ordenantzaren (TAO) aldaketa.
  • Onartzea, hala badagokio, Debako Udaleko 1. kreditu aldaketa.
  • Onartzea, hala badagokio, Deba gune tentsionatu izendatzeko eskaera erregistratzea.
  • Anton Garay Berecibar EAJ/PNV udal taldeko zinegotziaren karguari uko egitearen berri hartzea.
  • Eskariak eta galderak.