Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian), Erreka zoko hortan (Ekain Bertiz), Fishy (June Asua), A-Maniki (Elixabet Nuñez), Geratzen den hori (Aitor Gametxo), Orain zer? (Ainhoa Urgoitia) eta Hortzikara (Ane Cuesta) film laburrek osatzen dute Laburbiraren aurtengo edizioa, eta lan horiekin osatutako 80 minutuko emanaldia izango da igandean, Kultur Elkartean, 19:00etan.
Laburbira ekimen ibiltaria da; herriz herri dabil, martxoaren 1az geroztik, eta etzi, hilak 29, egingo dituzte zirkuituaren 23. aldi honetako azken proiekzioak; tartean, Debakoa. Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko kideen esanetan, bi xede nagusi ditu egitasmoak: euskal zinemagintza hauspotzea, batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanez, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.