7 eta 12 urte bitartekoei zuzendutako ihes-gela jarduera ludiko eta hezitzailea izango da bihar, 17:30ean, Aldats pilotalekuan, Udalak Martxoaren 8aren harira aurten antolatutako egitarauaren baitan.
Genero-estereotipoak, feminismoa eta zaintza-lanen garrantzia landuko dituzte saioan. 25 lagunek parte hartu ahal izango dute, gehienez, eta izen-ematea aurrez egin behar da.