Hainbat urtez Willis Drummond taldean aritu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion Jurgi Ekizak (Baiona, 1980). Iazko abuztuan musikari lapurtarrak bere hirugarren bakarkako lana kaleratu zuen, 'Argitzala' izenburupean. Debako Kultur Elkartean aurkeztuko du bere azken diskoa apirilaren 24an 20:00etan. Sarrerak Internet bidez erosteko aukera dago sei eurotan www.labur.eus/ekizakulturekin estekan.
BARRENAk ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.