Realaren gizonen talde nagusiak Espainiako Errege Koparen finala jokatuko du gaur Sevillako Cartuja estadioan, Madrilgo Atleticoren kontra. Final horren harira, milaka realzale elkartzen ari dira Sevillan, eta tartean dira eskualdetik eta Debatik joandako herritar ugari ere. Gogotsu dago jendea, BARRENAra bidalitako argazki sortan ikus daitekeen bezala.
Ikusmin handia sortu du gaurko norgehiagokak. Azken egunetan, Realaren banderekin eta koloreekin apaindu dituzte askok beren etxeak eta gauza bera egin du Debako Udalak, udaletxeko balkoian bandera ezarrita. Gauean, bestalde, Espainiako Errege Kopako finala pantaila handian ikusteko hitzordua jarri dute Aldats pilotalekuan, 21:00etan.
