Kultur Elkartea goraino bete zen Jurgi Ekizaren kontzertuan

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko apirilaren 27a

Goraino bete zen Kultur Elkartea pasa den ostiralean, apirilaren 24an, Jurgi Ekiza musikariaren zuzenekoa ikusteko.

Loop-ak eta efektu-pedalak baliatuz, zuzeneko borobila eskaini zuen lapurtarrak Debako Kultur Elkartean. Bertan aurkeztu zuen bere hirugarren estudioko lana, Argitzala, abuztuan argitaratua. Diskoko kantez gain, Willis Drummonden hainbat abesti eta beste zenbait bertsio ere eskaini zituen.