Epaimahaiak lau sari banatuko ditu aurten ere –Sortzaileak, Dinamikak, Ezinbestekoak eta Hazia Saria–, eta horietarako hautagaiak edozein herritarrek proposatu ahal izango dituela azaldu dute. Proposamenak maiatzaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, Kultur Elkartean bertan –postontzian lagata– edo Internet bidez –labur.eus/ostolazasariak estekako formularioa beteta–.
Aurreratu dutenez, sari banaketa ekitaldia ekainaren 13an izango da, larunbatez, Kultur Elkarteak Bazkidearen Eguna ospatzeko antolatuko duen egitarauaren baitan.