Amets Urkiri eta Kauldi Arostegi izan dira ‘Tongola’ umorezko ikuskizunerako sarrera bikoitzen zozketako irabazleak

Barrena 2026ko maiatzaren 14a

BARRENAk zozkatu dituen bi sarrera bikoitzek badituzte irabazleak: Amets Urkiri eta Kauldi Arostegi izango dira maiatzaren 22an Debako Kultur Elkartean egingo den ‘Tongola’ umorezko ikuskizuna doan ikusteko aukera izango dutenak.

Ainhoa Etxebarriak (Ondarroa, 1993) eta Ugaitz Alegriak (Ondarroa, 1977) aurkeztuko dute ikuskizuna, 20:00etan hasita. Barrea, inprobisazioa eta publikoarekiko elkarreragina uztartuko ditu emanaldiak, giro hurbil eta parte-hartzailean.

Bi artista ondarrutarren eskutik, ‘Tongola’ ikuskizunak komedia eta joko eszenikoa nahasten ditu, porrotak, frustrazioak eta eguneroko egoera absurdoak umoretik kontatzeko. Tonbola itxurako aitzakia baten bidez, ikusleak ikuskizunaren parte bihurtzen dira, ustekabeko egoerak eta une dibertigarriak sortuz.

Sarrerak Internet bidez erosteko aukera dago bost eurotan www.labur.eus/tongolakulturekin estekan.