2026/05/22 19:00 - 20:00

Antzezlana

Antzerkia: 'Birakolore'

Antzerkia: 'Birakolore'
Simon Berasaluze plazan, Deba

XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Sarrera doan.

'Birakolore' Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora (Gasteiz)

Hala dio sinopsiak: "Basiliok eta Valeriak ekintzari ekitea erabaki dute: Haien gurditxoa lorez beteta dutela hiri zein herrietako kaleetan zehar bizitza landatzen, haziak banatzen, olerkiak ereiten, bihotzak dantzarazten eta utopia praktikatzen gidatuko gaituzte".

Belaunaldien arteko topaketa xamur eta emankorra, non guztiok ongi etorriak izango garen parte hartuz gure hiriko paisaia eraldatzera.
Esperientzia dibertigarria eta hunkigarria, inor axolagabe geratuko ez dena.

Hizkuntza: Euskara