2026/05/26 Lehenengo saioa 18:00etan eta bigarrena 19:00etan

Antzezlana

Antzerkiak: 'Romeo = Julieta' eta 'Herria lo'

Antzerkiak: 'Romeo = Julieta' eta 'Herria lo'
Agirre jauregiko Ispiluen gelan, Deba

XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizunak. Sarrera doan.

'Romeo = Julieta' Debako Gozatuz ikastaroko umeak

Hala dio sinopsiak: "Itxarongela batean elkartu dira Romeo eta Julieta antzezlana egiteko castingera aurkeztu direnak. Denbora pasa ahala, urduritasuna, asperdura eta desberdinen arteko talkak agertuko dira, eta hasierako irudipenak, agian, ez dira diruditenak. Umorearen eta egoera xelebreen bidez, klasiko baten inguruko galderak sortuko dira: Zer kontatzen dugu? Nola kontatu nahi dugu?".

'Herria lo' Debako Gozatuz ikastaroko umeak

Hala dio sinopsiak: "Herri honetan gaitz handi bat dago. Isila, ikusezina... baina denoi eragiten diguna. Gaua iritsi da eta, iluntasunarekin batera, hilketa bat egon da. Bitartean, herria lo dago eta ez da ezertxotaz konturatzen. Herria, esnatzeko ordua da. Umore absurdo eta surrealista erabiliz, ikerketa xelebre batean murgilduko gaituzte. Esnatu nahi al du inork egia ikusteko?"

Hizkuntza: Euskara