XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Sarrera: 6 euro.
'Supituki show' Antzerki inprobisatua (Bilbo)
Hala dio sinopsiak: "Supituki show-a giro hurbil, dibertigarri eta errespetuzkoan egiten da, eta ikusleak sorkuntzaren funtsezko parte bihurtzen dira, publikoak idazten dituen esaldietatik abiatuta sortzen baitira istorioak. Umorea, sormena eta benetako magia eszenikoa puri purian. Modu honetan bapateko istorio harrigarriak sortzen dira, inork ez baitaki zer gertatuko den emanaldian, gertatzen hasten den arte".