Debarren Egunaren bezpera bideoan

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko maiatzaren 16a

Debarren Egunaren bezpera giro ederrean ospatu dute gaur, maiatzak 16. 

Goizetik gauera arte askotariko ekitaldiek bete dituzte kaleak: Margo Lehiaketa, bertso-pilota saioa, musika, entzierro txikia eta sokatira finala izan dira, besteak beste.

Ondoko ikus-entzunezkoan bildu ditugu gaur bizitako hainbat momentu eta herrian nabaritu den festa giroa.