Etzi amaituko da Ostolaza Sarietara hautagaitzak aurkezteko epea

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko maiatzaren 28a

Debako Kultur Elkarteak Ostolaza Sariak banatuko ditu ekainaren 13an. Gogorarazi dutenez, hautagaitzak aurkezteko epea etzi, maiatzaren 30ean, amaituko da. 

Ostolaza Sarien hirugarren ediziorako deialdia egin du Kultur Elkarteak, "udalerriko kultur jarduera aberasten laguntzen duten herritarren edo erakundeen lana aitortzeko eta aintzatesteko" helburuarekin. Aurreko urteetan bezalaxe, epaimahaiak lau sari banatuko ditu oraingoan ere –Sortzaileak, Dinamikak, Ezinbestekoak eta Hazia Saria–, eta horietarako hautagaiak edozein herritarrek proposatu ahal izango dituela gogorarazi dute.

Proposamenak maiatzaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, Kultur Elkartean bertan –postontzian lagata– edo Internet bidez –labur.eus/ostolazasariak estekako formularioa beteta–.

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 13an izango da, larunbatez, Kultur Elkarteak Bazkidearen Eguna ospatzeko antolatuko duen egitarauaren baitan.