Ezohiko irudia ikusi ahal izan da gaur goizean Deban. Putre talde handi bat herrigunearen gainetik hegan eta biraka ibili da hainbat minutuz, herritarren arreta piztuz. Zenbait lagunek mugikorrekin grabatu dute unea, hegaztiak altuera handian zirkuluak egiten egon baitira.