Debabarreneko gertakari berezien ingurukoak jasoko dira kanal honetan.
Mastin batek eraso egin dio herritar bati Karakateren hegoaldeko mendi-magalean

Egoitz Unamuno Loidi urr 19 Soraluze

Domeka eguerdian gertatu zen erasoa, Muneta eta Araneta baserrien arteko mendi-bide batean. Mastin batek gizonezkoa lurrera bota eta haginka egin zion oinetakoak zulatu arte, kontatu duenez. Gizonezkoak salaketa ipini du Bergarako ertzain-etxean.