Gaur da Zuhatza Traileko bazkari herrikoirako txartelak erosteko azken eguna

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko ekainaren 17a

Ekainaren 27an egingo dute Deban euskararen aldeko lehen Zuhatza Trail mendi martxa eta lasterketa. Egingo diren bi kirol probez haratago, antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute, euskararen aldeko jai giroan. Bestalde, bazkari herrikoirako txartelak erosteko azken eguna gaur (ekainak 17) dela gogogorazi dute antolakuntza taldeko kideek.

Bazkariko txartelen prezioa 22 eurokoa da, eta Zuhatzako bazkideek 20 euroan erosi ahal izango dute txartela. HEMEN klik eginez erosi daitezke txartelak.

Parte-hartzaileek hiru menu aukeraren artean hautatu ahal izango dute. Menu arruntak oilasko paella, haragi bolak jardinera erara, pantxineta, ogia, ura eta ardoa izango ditu. Menu begetariano edo beganoan, berriz, entsalada, falafel albondigak saltsan, fruta, ogia, ura eta ardoa zerbitzatuko dituzte. Zeliakoentzako menuak oilasko paella, haragi bolak jardinera erara, fruta, ogia, ura eta ardoa izango ditu.