Zuhatza Euskaltzaleen Mugimenduak antolatutako mendi lasterketa eta martxa. Deban euskeraz bagera!
Euskara, kirola eta kultura bat eginda Zuhatza Trail-en egun osoko egitarauan

Alex Turrillas Gonzalez eka 08, 09:24 Deba

Zuhatza Trail mendi lasterketaren eta martxaren antolatzaileek ekainaren 27rako prestatu duten egun osoko egitaraua aurkeztu dute. Kirol probak izango dira ekimenaren ardatza, baina horiez gain, kultur eta aisialdi jarduera ugari antolatu dituzte, euskararen erabilera sustatzeko helburua oinarri hartuta.