'Asteazken akustikoak' egitasmoari hasiera emango dio gaur Debako Gazte Asanbladak

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko uztailaren 1a

Debako Gazte Asanbladak zabaldu du Asteazken akustikoak egitasmoko aurtengo programazioa. Lehen emanaldia gaur, uztailaren 1ean, izango da, 20:00etan, Arramazka Debako boskotearen kontzertuarekin. Emanaldiarekin batera, pintxo-potea ere izango da.

Kontzertuak doakoak izango dira eta uztaileko asteazken guztietan egingo dira, uztailaren 15ean izan ezik. Eguraldi ona egiten badu, Gaztetxearen kanpoaldean izango dira; euria eginez gero, berriz, barruan egingo dituzte.

Programazioa:

  • Uztailak 1: Arramazka 
  • Uztailak 8: Blues Tailerra
  • Uztailak 22: Iruzta
  • Uztailak 29: Lauterdi