Zuhatza Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Mintzalaguna egitasmoko kideek 2025-2026 ikasturtea amaitutzat eman dute. Udako oporren aurretik, azken hilabeteotan egindako bidea ospatzeko eta elkarrekin tarte atsegin bat igarotzeko, merienda batean elkartu ziren ekainaren 25ean, Lorea Tabernan. Bertan, mahai baten bueltan, mokadu batzuk partekatu eta giro ezin hobean agurtu zuten ikasturtea.
Urrian abiatu zen aurtengo Mintzalagun egitasmoa, eta ikasturte osoan zehar asteroko hitzorduak izan dituzte parte-hartzaileek euskaraz aritzeko eta harremanak sendotzeko.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, irailetik aurrera, egitasmoa berriz ere martxan izango da. Gauzak horrela, parte hartzeko prest dauden herritarrei Mintzalagunera batzeko deia egiten diete, bai bidelagun gisa —euskaraz lasai hitz egin eta laguntzeko prest daudenak—, bai bidelari gisa —euskaraz gehiago praktikatu nahi dutenak—. Izena emateko aukera zabalik izango da ikasturte hasierarekin batera.