Debasket Saskibaloi Kluba 2026-2027ko denboraldi berrirako motorrak berotzen hasita dago, eta dagoeneko martxan jarri ditu hurrengo hilabeteetarako prestaketa lanak. Kirol elkarteko ordezkariek jakinarazi dutenez, gaur (uztailak 3) taldeen informazio-bilerak egingo dituzte, Kultur Elkartean, hurrengo denboraldiko antolakuntza, funtzionamendua eta talde bakoitzaren ibilbidea zehazten hasteko.
Deialdiak mailaka antolatu dituzte: 17:30ean, Saski Eskolakoen txanda izango da –2015 eta 2018 artean jaiotakoak–; 18:00etan, haur mailakoena –2013-2014–; 18:30ean, kadeteena –2011-2012–; eta 19:00etan, nagusi mailakoen txanda izango da. Azkenik, 19:30ean, urteko batzar orokorra egingo dute.
Klubak dei egiten die interesatu guztiei bileretan parte hartzera, denboraldi berria ahalik eta ondoen antolatzeko eta zalantza guztiak argitzeko.