Egitasmoaren bigarren emanaldi honetan bertsolaritza izango da protagonista. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Agin Laburu bertsolariek hartuko dute parte, Aimar Karrikaren gidaritzapean. Saioa bertsolaritzaren formarik tradizionalenean eskainiko dute, a capella, hitzaren eta doinuaren indarra oinarri hartuta.
Joan den ostiralean hasi zen Iturri Ondoan egitasmoa Deban, Arineketan taldearen Zaharrak berri ikuskizunarekin eta uztaileko gainontzeko ostiraletan ere jarraipena izango du:
Uztailaren 17an, 22:00etan, Begiradak ikuskizuna eskainiko dute. Herriko sortzaileak izango dira protagonista, literatura, irudiak eta musika uztartuko dituen emanaldi kolektibo batean, herritarren parte-hartzearekin.
Azkenik, uztailaren 24an, 22:00etan, 'Jo!' umorezko antzezlana izango da ikusgai. Anduriña Zurutuza eta Beatriz Egizabalen eskutik, aspaldiko bi lagunen arteko berriz elkartzea kontatzen du lanak. Klown lengoaia erabiliz, adiskidetasuna, familia eta bizitzaren gorabeherak jorratzen ditu, umorea eta hausnarketa uztartuz.