Iago Magoak saio bikoitza eskainiko du bihar Deban

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko uztailaren 15a

Arg.: GUKA

Iago Magoa Debara itzuliko da bihar, uztailaren 16an, publiko guztiei zuzendutako bi proposamenekin. Iaz Kultur Elkartean aurkeztu zuen Misterioaren maisua ikuskizunak izandako harrera ona ikusita, oraingoan umeentzako magia ikastaroa eta familia osoarentzako ikuskizuna eskainiko ditu Udako Kultur Loraldiko programazioaren baitan.

Iago Azkue (Azpeitia, 2003) zazpi urterekin murgildu zen magiaren munduan. 2015ean egin zuen debuta mago gisa, eta ordutik herriz herri ibili da bere ikuskizunak eskaintzen. Bihar Deban egingo duen saio bikoitzarekin, berriz ere bertako ikusleak harritzen saiatuko da.

Goizeko 10:45ean izango da lehen hitzordua, zumardiko karpan. Umeei zuzendutako doako magia ikastaro irekia izango da, eta Kolorez Blai udalekuetan parte hartzen ari diren haurrak ere bertan izango dira saioa ikusten.

Arratsaldean, 18:00etan, familia osoarentzako magia ikuskizuna eskainiko du Kultur Elkarteko plazan. Emanaldi hau ere doakoa izango da eta, antolatzaileek adierazi dutenez, euria eginez gero Kultur Elkarteko aretora lekualdatuko dute.

Kultur Loraldiaren baitan antolatutako egitarauak beste hainbat proposamen bilduko ditu datozen asteetan. Hona hemen programazio osoa: