"Eskerrak eman nahi dizkiegu, beste behin ere, postura hurbildu eta beste herrialde batzuetako artisau-lanak edo bidezko merkataritzako elikagaiak erosi zituzten herritarrei. Guztien ekarpena garrantzitsua da", azpimarratu dute boluntarioek.
Salmentak ondo joan zirela azaltzearekin batera, azokan bi egunetan lortutako irabaziak Manina herrixkako (Mali) emakumeei laguntzeko proiektu batera bideratuko dituztela gogorarazi dute taldekideek.