Harresi eta Aingura punk-rock taldeetako kide izatearekin batera, bakarka ere aritzen da Zardoya. Gaurko emanaldia formatu akustikoan izango da, bere kantu propioak eta bertsioak eskainiz.
Bakarlari gisa hainbat single argitaratu ditu, guztiak berak sortuak eta bere estudioan autoekoiztuak, Zardoya Records zigilupean. Bere abestiak eta egindako bertsioak entzungai daude bere YouTube kanalean: Edu Zardoyaren YouTube kanala.