Urteroko hitzorduari eutsiz, iraileko azken larunbatean (hilaren 26an) ospatuko da Euskal Jaia herrian. Eta urtero bezala, egitarauari bere ekarpena egin nahian, Zuhatza Debako Euskaltzaleon Mugimenduak bazkari herrikoia antolatuko du.
Lehen prestaketa lanekin hasita daude jadanik euskara elkarteko kideak, baina herri bazkariaren nondik norakoak (formatua erabaki, eguneko plangintza egin… ) zehaztu, boluntarioen taldea osatu eta arduren banaketa egiteko asmoz, bilera irekia deitu dute aurtengoan ere. Bihar, irailaren 3an, ostegunez, egingo dute batzarra, 19:30ean Kultur Elkarteko liburutegian. Antolakuntzan laguntzeko prest dauden guztiei bertan parte hartzeko deia egin diete.