Bihar (irailak 5), iraileko Merkatu Txikia egingo dute Plaza Zaharrean, 09:00etatik 12:30era. Antolakuntzaren esanetan, ekimenaren helburua da herritarren zein bisitarien artean bertako produktuen salmenta sustatu eta ekoizleen lana balioan jarri eta indartzea.
Gerturatzen direnek honako tokiko eta gertuko ekoizleen produktuak erosteko aukera izango dute: Doniene Berri eta Kortaberri baserriak (barazkiak), Zortziko (artisau eztia), Goienetxe (gazta) eta Mañeko (ogia eta gozogintza).