'Barretegia' ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu BARRENAk irakurleen artean

Barrena

Debako Kultur Elkarteak umorezko bakarrizketa saioa antolatu du irailaren 25ean, 20:00etan. 

Ostiraleko saioan sei umoregile igoko dira oholtzara: Iker Iribarren, Joana Arakistain, Lander Varona, Manex Astigarraga, Esti Curiel eta Xabier Arraztoa. 

BARRENAk umorezko showa ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN. Zozketan parte hartzeko epea irailaren 23an (asteazkena) amaituko da, 12:00etan.