Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta, jakinarazi dutenez, sarrerak salgai daude dagoeneko Internet bidez, bost euroan, honako estekan. Ohi bezala, sarrera guztiak aurrez agortzen ez badira, emanaldia hasi aurretik ere izango dira salgai, aretoan bertan.
Runba eta flamenko estiloak euskaraz lantzen dituen taldea da Alarma Morea. 2019an hasi zuen ibilbidea, Zumarragan, eta bi ahotsek, gitarrak, kaxoi flamenkoak, perkusioak eta baxuak osatzen dute gaur egun taldea; Ainhoa eta Uxue Plagaro ahizpak, Amets Albisu eta Nuria Culla dira taldekideak.
Anari, martxoan
Hasieran, Kultur Elkarteak Anariren zuzenekoa iragarri zuen urriaren 16rako, baina aldaketak izan dira kultur egitarauan. Azaldu dutenez, hain justu, osasun arazoak tarteko, musikariaren kontzertua atzeratu egin behar izan dute; ez da, baina, bertan behera geratu. Aurreikuspenen arabera, Anari martxoan ariko da Deban. Emanaldirako sarrerak aurrerago jarriko dituzte salgai.