Gau Beltza–Arimen Gaua

'Psycho clown' ikuskizunak argitu eta girotu zituen Debako kaleak

Izaro Aulestiarte Lete

Asteburu osoa ari dira hartzen gurean Arimen Gauaren eta Gaba Beltzaren bueltako ekimenak, eta oraindik ere ez da amaitu egitaraua. Ekitaldi herrikoi nagusia atzo egin zuten Deban, baina bezperan ere izan zen zer ikusia eta zer gozatua herrian. Bideoa da horren erakusgarri: jendetza erakarri zuen piroteknia, perkusioa eta antzerkia uztartzen dituen Psycho clown ikuskizunak.