Debabarrenean Gau beltza edo Arimen gaua ospatzeko antolatu diren ekimenen berri jasoko da kanal honetan.
Gau gogoangarria Lekittoko Deabruen eskutik

Ubane Madera Zangitu aza 02 Soraluze

Gaur, astelehena, oraindik ere herritar askoren ahotan dabil Lekittoko Debaruek zapatu gauen egin zuten ikuskizuna. Harrigarria, ikusgarria, beldurgarria… adjektibo asko entzuten dira deabruen etorrera hura deskribatzeko, baina guztiak bat datoz gogoangarria izan zela esatean. Horren erakusle saioak lagatako argazkiak.