Debako Sare Feministak Sarea gara izeneko ekimena iragarri du gaur arratsalderako. 18:30ean izango da plaza hartzea, Indarkeria matxistaren aurrean saretze feminista lelopean.
Xehetasun handirik ez dute eman nahi izan antolatzaileek, baina aurreratu dute, hori bai, "denentzako" ekimen bat izango dela, "indarkeria matxistari aurre egin nahi dion orori zuzendua". Hortaz, herritar guzti-guztiei egin diete animatzeko eta Foruen plazara bertaratzeko dei.