Debako Udalak azaroko ohiko osoko bilkura egingo du gaur, hilak 26, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Besteak beste, bizikidetza eta espazio publikoaren erabilera arautzeko udal ordenantza eta Udalaren laugarren kreditu-aldaketa onartzea aztertuko dute.
Udal Gobernuak azaldu bezala, kreditu-aldaketak 6.000 euroko partida jasotzen du, eta Bizikidetza Batzordearekin lotuta dago, "dokumental bat eta kasu baten irekiera direla eta".
Halaber, Ingurune On ituna berrestea eta, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskararen Nazioarteko Eguna 2026 – Ni Euskara naiz adierazpena onartzea aztertuko dute.
Horrez gain, aurreko bilkuretako aktak onartzea, hala badagokio, alkatetzaren dekretuen kontrola eta eskari eta galderen txanda ere agertzen dira gai-zerrendan.
Honakoa da batzarrean eztabaidatuko duten gaien zerrenda:
- Aurreko bilkurei dagozkien aktak onartzea, hala badagokio.
- Alkatetza dekretuen kontrola.
- Debako Udalaren bizikidetza eta espazio publikoaren erabilera arautzeko udal ordenantza onartzea, hala badagokio.
- Debako Udaleko 4. kreditu-aldaketa onartzea, hala badagokio.
- Ingurune On ituna berrestea, hala badagokio.
- Euskararen Nazioarteko Eguna 2026 – Ni Euskara naiz adierazpena onartzea, hala badagokio.
- Eskari eta galderak.
YouTuben ikusgai
Herritarrek bihartik aurrera, azaroak 27, ikusi ahal izango dute osoko bilkuraren grabazioa Debako Udalaren YouTubeko kanal ofizialean; bertan daude, halaber, aurreko bilkuretako grabazioak.