Zenbat blog daude euskaraz idatzita? Zein gai eta arlo lantzen dira? Zenbat blogari euskaldun daude? Eta kontsumitzailearen ikuspegitik, irakurleen beharrak asetzen dituzte blog horiek? Zein gai gustatuko litzaieke irakurleei euskaraz landuta izatea? Horrelako eta beste galdera asko sortu zaizkie Azkue Fundazioko kideei; eta ez dute erantzunik aurkitu. Izan ere, ez dago euskarazko blogintzaren egoera islatzen duen ikerketa edo azterketarik. Horregatik inkesta publiko bat egitea erabaki dute.