Ego errekara jausi den 58 urteko gizona erreskatatu dute suhiltzaileek

Etakitto.eus 2017ko martxoaren 24a

Eibarren, Ego errekara jausi zen 58 urteko gizonezkoa erreskatatu behar izan zuten bart suhiltzaileek, Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera. Goizaldean gertatu da istripua, 03:15ak aldera. Gizona erreka bazterrera, harri artera jausi da eta, min hartuta zegoenez, suhiltzaileek atera behar izan dute. Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Ego errekara jausi den 58 urteko gizona erreskatatu dute suhiltzaileek bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Osorik irakurri