Ukrainako Gabonetako maskara eta panpinak jarri ditu ikusgai Yuliya Prokopenkok Tolosako Topic zentroan

Ainara Argoitia Arano 2026ko urtarrilaren 15a

Yuliya Prokopenko mendaroarrak (Cherkasi, Ukraina, 1975) Kolyada izeneko erakusketa dauka ikusgai Tolosako Topic Nazioarteko Txontxongilo Zentroan. Anbigu aretoan. Urtarrilaren 22ra arte egongo da bisitatzeko aukera, doan. Larunbatean, hilaren 17an, bisita gidatua ere eskainiko du, 17:00etan, gaztelaniaz.

Neguko erritu zahar bat da Kolyada Ukrainan, kristautasuna baino aurrekoagoa eta argiak iluntasunari irabazi izana ospatzeko egiten dute. Izen hori eman dio erakusketari, neguko ospakizunen sinbolismoa batu duelako bertan. Eskuz egindako jantzi tradizionalak eta erositako beste zenbait, lagun ukraniarrek lagatako osagaiak,  berak eskuz egindako sei maskara eta Oksaha Tsyupa diseinatzaile ukraniarrak utzitako hamazazpi txotxongilo daude erakusketan, besteak beste. Bisitan doanak Euskal Herriko neguko festetako pertsonaien oso antzekoak topatuko ditu bertan, irudiotan ikus daitekeenez.

Bihar emango dugu artistari egindako elkarrizketa, BARRENAren papereko edizioan.