Bete da Kilimon Trail mendi lasterketa motzerako izen-ematea

Ainara Argoitia Arano 2026ko urtarrilaren 19a

Kilimon Trail lasterketa motzerako 200 plazak bete direla jakinarazi dute antolatzaileek, Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lizarpe Mendi Klubak. Apirilaren 18an jokatuko da aurten Kilimon Trail mendiko lasterketa, hamalaugarrena. Bi proba izango dira aukeran: luzea, 23 kilometrokoa, eta motza, 11 kilometrokoa. Arg.: Iosu Juaristi

Joan zen astelehenean zabaldu zuten izena emateko epea antolatzaileek. Ibilbide luzean 250 lagunek eman dezakete izena, eta motzean, 200 lagunek eta atzorako 220 eta 200 lagun zeuden izena emanda. Antolatzaileek jakinarazi dute itxarote zerrenda zabaldu dutela orain motzerako.