Bosko eguna ospatuko dute ostiralean irakaskuntza ertaineko Elgoibarko ikastetxeetan

Ainara Argoitia Arano 2026ko urtarrilaren 28a

Ostirala berezia izango da irakaskuntza ertaineko Elgoibarko ikastetxeetan, Bosko Eguna ospatuko baitute. IMHn eta Mekan elkarlanean osatu dute egitaraua, egun osokoa, eta Elgoibar BH institutuan ere ekintza ugari dituzte lotuta ostiralerako.

Egun berezia izan ohi da Bosko Eguna ikasle eta irakasleentzat, eta hala izateko osagai guztiak ditu aurtengoak ere. Eskola-orduren bat edo beste izango duten arren, gainerakoak adinkideekin jolasteko eta lehiatzeko izango dituzte ikasleek egun horretan, eta ekintzak ikastetxean bertan zein handik kanpora gauzatuko dituzte. IMH eta Meka ikastetxeek elkarrekin ospatu dute eguna, eta elkarrekin ondu dute egitaraua. Institutuan, berriz, bi egitarau sortu dituzte: batxilergokoena eta DBHkoena. Hona hemen bildu dugun informazioa:

IMH eta Meka

  • 09:00-11:00 Futbitoa (finalaurdenak, finalaurrekoa eta finala). Gutxienez bost lagunek osatu behar dute taldea, gelako. IMHko kantxan
  • 09:00-10:30 Altxorraren bila. Gehienez lau lagun gelako. Mekako parkean.
  • 10:00-11:00 Zerra proba. Pertsona bat gelako (IMH kanpoan)
  • 10:30 Tortilla txapelketa. Talde bat gelako, nahi beste lagunek osatutakoa. Maalako plazan.
  • 11:00-13:00 Maalako parkean:
  1. Herri kirolak (sokatira, txokorrak, sako saltoka): 5 pertsona gelako
  2. Jolasak (sagarrak, arrautza jokoa, globoak): Gutxienez bi pertsona gelako.
  3. Futbolina. 2 pertsona gelako
  4. Ping-pong. Pertsona bat gelako.
  5. Playback txapelketa. Nahi beste pertsona gelako. 12:30ean hasiko da.
  6. Txapa tailerra: irekia, nahi duen edonorentzat.

Argazki txapelketa ere egingo dute. Pertsona batek hartu ahal izango du parte gelako eta goiz osoa izango du argazkiak egiteko. Izan ere, 13:00etan itxiko dute argazkiak entregatzeko epea. Maalako plazan

  • 13:30 Sari banaketa eta mokadua

ELGOIBAR BH INSTITUTUA

  1. DBHkoen egitaraua:
  • 08:10 Eskola saio arrunta
  • 09:00 Krosa. Mintxetan
  • 10:00 Patata tortilla lehiaketa. Izena eman dutenek bakarrik hartu dezakete parte gela bakoitzeko.
  • 11:15 Desfilea. Patio estalian
  • 12:30 Pintxo banaketa

     2. Batxilergokoen egitaraua

  • 08:10-10:55. Eskola saio arruntak
  • 10:00 Patata tortilla lehiaketa. Gela bakoitzean izena eman dutenak bakarrik.
  • 11:00 Kirol probak: futbola eta sokatira. Kiroldegian.
  • 13:00 Antzerkia. Ezenarroko areto nagusian.

Hona iazko ospakizunetako irudiak