Bete da Kilimon Trail lasterketa luzerako izen-ematea

Ainara Argoitia Arano 2026ko urtarrilaren 28a

Kilimon Trail lasterketa motzerako 200 plazak ez ezik, luzerako 250ak ere bete direla jakinarazi berri dute antolatzaileek, Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lizarpe Mendi Klubak. Itxarote zerrenda zabalduko dute orain bietarako (kronoak.com

Hamalaugarren edizioa izango du aurten Kilimon Trailek, eta bi proba izango dira aukeran: luzea, 23 kilometrokoa, eta motza, 11 kilometrokoa. Urtarrilaren 12an zabaldu zuten antolatzaileek izena emateko epea, baina duela minutu gutxi jakinarazi dute bete direla plaza guztiak. 

Aurten ere, Euskal Koparako proba puntuagarria izango da Kilimon Trail mendi lasterketa, eta kadete eta junior mailetan Euskal Herriko Txapelketa ere bai. Bost minutuko aldearekin irtengo dira bi lasterketak eguna iritsitakoan: 16:00etan abiatuko dira proba motzerako izena emandakoak, eta 16:05ean luzekoak.