Urtarrilaren 23tik martxoaren 27ra bitartean, Eibarko 49. Antzerki Jardunaldietarako egitarauaren barruan, euskarazko zortzi antzezlan eskainiko dituzte eta Barrenak emanaldi bakoitzerako bi sarrera zozkatuko ditu. Zozketan parte hartzeko epea otsailaren 9an amaituko da. Ikus antzezlanak:
KANDIDA
Tragikomedia. Tartean konpainia.
Otsailaren 18an, 19:00etan, Coliseo antzokian
Zozketa: Parte hartu.

NOR NAIZEN BANEKI
Drama. Artedrama eta Axut konpainia.
Otsailaren 14an, 19:00etan, Coliseo antzokian
Zozketa: Parte hartu.

HODEI GUZTIEN GAINETIK
Umeentzako antzezlana. Markeliñe konpainia.
Otsailaren 28an, 17:00etan, Coliseo antzokian
Zozketa: Parte hartu.

LOREEN HIZKUNTZA
Komedia. La Mapatxa konpainia.
Martxoaren 1ean, 19:00etan, Uni-Eibar aretoan
Zozketa: Parte hartu.

KAKA
Komedia. Korrika Kulturala.
Martxoaren 10ean, 19:00etan, Coliseo antzokian
Zozketa: Parte hartu.

KOLAPSOA
Tragikomedia. Jon Ander Urresti.
Martxoaren 15ean, 19:00etan, Coliseo antzokian
Zozketa: Parte hartu.

EGIN BEDI ZURE NAH-IA
Dantza ikuskizuna. Dantzertiko ikasleak.
Martxoaren 25ean, 19:00etan, Coliseo antzokian.
Zozketa: Parte hartu.

ZANBUILA
Komedia. Lolak kolektiboa.
Martxoaren 26a, 19:00etan, Coliseo antzokian.
Zozketa: Parte hartu.

Jardunaldietako 28 antzezlanen gaineko informazioa eta online sarrerak Eibar Kultura webgunean. Sarrera fisikoak, berriz, eros daitezke astelehen eta ostiraletan, 17:30-19:30 bitartean, Coliseoko leihatilan. Prezioak 5 eta 20 euro bitartekoak dira eta Coliseoaren Laguna txartela dutenek %30erainoko deskontuak baliatu ahalko dituzte.