2018 urte bukaeran sortu zuen Etxeratek Kinkea egitasmoa, hein handi batean presoen osasunerako arreta eta asistentzia juridikoa finantzatzeko. Eta gaur aurkeztu du Astigarragan, 2026rako Kinkea. Aurten, lau promozio egiteko asmoa dute, eta kinkea promozio bakoitzeko 20.000 artelan salduko dituzte. Aurtengo artelanak Aitor Etxeberria artistak egindako pintura akrilikoak izango direla ere zehaztu dute aurkezpenean, eta ekitaldian parte hartu du Etxeberria berak ere. Hark azaldu duenez COVID-19aren pandemia garaian Donostian izan zuen Morphosis erakusketan ikusgai izan zituen lanak dira laurak.
Promozioaren oinarriak.
25 euroan salduko dituzte Etxeberriaren ilustrazioak, eta erosle bakoitzak boleto bat jasoko du trukean, zozketa batean parte hartzeko. Lau zozketa egingo dira urtean zehar, martxoaren 21ean, ekainaren 21ean, irailaren 21ean eta abenduaren 21ean. Zozketa bakoitzean 20.000 euroko sari bat, 5.000 euroko bi sari, 1.000 euroko hamar sari, 300 euroko 40 sari eta 100 euroko 60 sari zozketatuko dituzte.
