Iñaki Azpiazu eta Josu Indamendi nagusitu ziren Euskal Herriko Mus Txapelketako Debako kanporaketan

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko otsailaren 7a

Zalburdi tabernan jokatu zen atzo (otsailaren 6an) Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako Debako kanporaketa. Herri mailako txapelketan 19 bikotek parte hartu zuten eta Iñaki Azpiazuk eta Josu Indamendik irabazi zuten lehen saria.

Giro ederrean egin zuten Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketako Debako kanporaketa. Orotara, 19 bikotek parte hartu zuten hitzorduan. Ondoko hauek lortu zuten Gipuzkoako kanporaketarako sailkatzea:

1. postua: Iñaki Azpiazu eta Josu Indamendi
Saria: Txapela eta arkume bat.

2. postua: Xuban Alberdi eta Oinatz Urbieta
Saria: Garaikurra eta bi txuleta.

3. postua: Iñaki Albizu eta Alberto Zubikarai
Saria: Gazta eta ardoa.


Debako kanporaketako sailkatuek martxoaren 7an Antzuolan jokatuko den Gipuzkoako finalerako txartela eskuratzeko aukera izango dute.