Paula Calvo Gipuzkoako txapeldun, juniorretan eta seniorretan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 9a

Paula Calvo, artxiboko irudian.

Paula Calvo igerilari elgoibartarrak urrezko bost domina irabazi zituen Gipuzkoako Neguko Txapelketan, horietako bi senior kategorian. 

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak lehiatu ziren Gipuzkoako Neguko Txapelketan. Irungo Azken Portu kiroldegiko igerilekuan jokatu zuten txapelketa, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean. Eibar Igerixan taldea ordezkatu zuen Paula Calvo junior zein senior mailetako igerilariekin lehiatu zen, eta denetan gailendu zen. Junior mailako hiru lasterketa irabazi zituen: 100 librekoa, 50 bizkarrekoa eta tximeleta estiloko 100 metrokoa. Nagusietan 50 bizkar eta 100 tximeletan lortu zituen garaipenak. 

Eibar Igerixaneko gainerako igerilariek ere lortu zituzten emaitza azpimarragarriak. Esaterako, Itsaso Castrillok 400 metro libreetako proba irabazi zuen juniorretan. Taldeka ere nabarmendu ziren eta zilarrezko domina irabazi zuten emakumezkoen 4×200 libre erreleboetan.

Txapelketan lehiatu ostean, Espainiako Igeriketa Federazioak antolatutako teknifikazio saiora joan zen Calvo, Madrilera.

Euskal Herriko Neguko Txapelketa izango da igerilarien hurrengo erronka nagusia. Otsailaren 25ean eta 26an jokatuko dute Iruñean, Amaya kiroldegian.