Ap-1 eta AP-8 Bilboko noranzkoan lotzen dituen irteera itxi egingo dute bihar gauean garbiketa lanak egiteko

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko otsailaren 10a

Bihar gauean itxi egingo dute AP1 eta AP8 batzen dituen irteera Eibarren, garbiketa lanen ondorioz. 

Bihar, otsailak 11, asteazkena, 23:00etatik 06:00etara AP-1a eta AP-8a Bilboko norabidean lotzen dituen Eibarko irteera guztiz itxiko dute, garbiketa lanak egiteko.

Lotura hau itxita dagoen bitartean, Eibarrera joan nahi duten zein AP-8a Bilboko norabidean hartu nahi duten erabiltzaileek AP-8a Behobiako norabidean hartu beharko dute Elgoibarko irteeran ateratzeko, eta ordainlekuaren ondoren dagoen biribilgunean zentzuz aldatuta  berriro AP-8ra sartzeko Bilborantz.