Xarmaginak taldeak egin du aurrera Soraluzeko kanporaketan

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko otsailaren 22a

Barixaku iluntzean, Mutrikuko Arnoate eta Eibarko Xamarginak taldeek Gipuzkoako Herriartekoaren Debabarreneko lehen kanporaketa jokatu zuten Soraluzen. Ordubete pasatxoko saioaren ostean, Xamarginak taldeak eskuratu zuen txartela Mutrikuko finalerako.   

Ofizioka eta bakarka kantatu ostean, talde bakoitzak libreko kopla saioa egin zuen. Azkenik, saio puntuagarria amaituta bertsolari bakoitzak agurra kantatu zuen.

Saio puntuagarriak Soraluzekoaren ondoren, datorren barixakuan, otsailaren 27an, Soraluzeko bertSora taldeak eta Mutrikuko Alkoleak jokatuko dute bigarren eta azken kanporaketa Eibarren, Deporren. Han erabakiko dute zein taldek kantatuko duen Eibarko Xarmaginekin batera Debabarreneko sailkapen fasearen finalean. Finaleko saioa martxoaren 14an izango da Mutrikuko Gaztetxean.