BertSora taldeak eskuratu du Mutrikuko finalean kantatzeko txartela

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko otsailaren 28a

Barixaku arratsaldean jokatu zuten Mutrikuko Alkoleak eta Soraluzeko bertSorak Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren Debabarreneko bigarren kanporaketa Eibarko Deporren. Hirurogeiren bat herritar hurreratu ziren saiora eta bertan, soraluzetarrek eskuratu zuten txartela martxoaren 14an Mutrikuko finalean kantatzeko aurretik sailkatua zegoen Eibarko Xarmaginak taldearekin batera.