Gorka Etxaniz bolari azkoitiarrak irabazi du Gipuzkoako txapelketari hasiera eman dion Idotorbeko tiraldia

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 9a

Idotorbeko tiraldiko lehen sei sailkatuak eta Landa-eremuko zinegotzi Iñigo Loiola. Arg: Gipuzkoako Hirutxirlo Federazioa.

Idotorbeko bolatokian ekin zioten zapatuan Gipuzkoako Hiru Txirlo bola joko txapelketaren 55. edizioari. 

Idotorben jokatu zuten txapelketako estreinako jardunaldian 70 bolari lehiatu ziren, eta Floreaga taldeko Gorka etxaniz azkoitiarra gailendu zen. Hiru jaurtialditan sei txirlo bota zituen Etxanizek. Eibarko Asola Berri taldeko hiru kide sailkatu ziren Etxanizen atzetik, hirurak bost txirlo botata: Arkaitz Rodriguez sailkatu zen bigarren postuan, Enara Montiel hirugarrengoan, eta Alex Campos laugarrengoan. San Migel taldeko Xabier Loiola elgoibartarrarentzat izan zen bosgarren postua, lau txirlorekin. Seigarrengoan Ganix Rodriguez (Asola Berri) eibartarra sailkatu zen.

Bigarren jardunaldia martxoaren 14an jokatuko dute Leintz-Gatzagako bolatokian (17:00). Gipuzkoako txapelketak hamar jardunaldi izango ditu aurten eta, eta erdiak jokatuko dituzte Debabarreneko bolatokietan

Iazkoan, Jon Aransolo markinarrak jantzi zuen Gipuzkoako Hiru Txirlo lehiaketako txapela

Idotorbeko tiraldiko lehen sei sailkatuak, irudi-bilduman: (argazkiak: Gipuzkoako Hirutxirlo Federazioa)