Niala mago elgoibartarraren esanetan, "ikuskizuna eszena harrigarri batekin hasten da: euri-tantak benetako txanpon bihurtzen dira. Horri esker, bertara etortzen diren haurrak hurrengo egunean beraien itsulapikoak apurtzetik 2 euro gertuago egongo dira (literalki)". Dena den, aurreratu du hori hasiera besterik ez dela izango: "Saioan zehar, ikusleek ustekabeko uneak biziko dituzte, hala nola splash gune txiki bat, non ikusleren batzuk pixka bat busti daitezkeen, edo ikusle batek etxera eramango duen ezinezko objektu baten sorkuntza".
"Ilusio-kuota handitu" nahian
"Ezinezko efektuen segida etengabea" proposatuz, adin orotako pertsonak harritzeko pentsatua dago ikuskizuna. Gainera, emanaldi bakoitza ezberdina izaten dela azaldu du. "Nire helburua munduko ilusio-kuota handitzea da, Debabarrenetik hasita".